DOHAINIK: ADIBIDEAK DOHAINIK. IRAKURRI ZERBITZUA NOLAKOA DEN IKUSTEKO


      ASTEROKO AZTERKETAK

      1997ko abenduaren 8tik 14rako asteko analisia.

      KOLABORAZIONISTA GAIZKI DAMUTUAK: ARDANZA, AJURIA ENEKO BELAUNIKATUA ETA ELORRIETA, HARROPUZTU OKERTUA. (espainiar bidegabekeria amorratu, atzaparkari, gezurti eta alienantearen aurrean "hirugarren esparruko" aprobetxategi eta infiltratu txepelen kasu gogoangarria)

      Badaki txotxongiloa dela baina independentzia itxurak egiten ditu. Badaki erdipuerdikoa dela baina zorroztasun eta sakontasun itxurak egiten ditu. Badaki belauniko dagoela baina kementsu itxurak egiten ditu. Badaki arrotzaren mende dagoela baina abertzale itxurak egiten ditu. Badaki aurretiaz ezer esan gabe bidali dutela baina kargua nahi duelako utzi duen itxurak egiten ditu. Badaki porrot egin duela baina erdiesle eta garaile itxurak egiten ditu. Badaki amore eman duela baina irmo eta kontsekuente itxurak egiten ditu. Badaki behin eta berriz oker egin duela baina igarle itxurak egiten ditu. Badaki iruzurtia dela baina zintzo itxurak egiten ditu. Bere buruaren karikatura hits eta barregarria da.

      Ardanzari buruz ari naiz. Kolaborazionista hauezaz. Ajuria Eneko belaunikatuaz. Zerbitzatzen dituen eta elkarlanean ari den arrotzek (http) zatikatutako Euskal Herriko hiruko baskongadoko gauleiterra besterik ez den arren, Euskal Herriko presidente dela dioen horrezaz.


      Grekoen beldur izan behar dugu, opariekin datozkigunean bereziki. Ez du hori ikasi Ardanzak, Ajuria Eneko belaunikatuak.

      Ez du huts egiten. Franco espainiar diktadore faxistak izendatutako erregea Baskongadetara datorren bakoitzean gertatzen da. Bisitan datorren bakoitzean Jose Antonio Ardanza, Euskal Herriko lehendakari izen arranditsu eta faltsua duena, belaunikatu egiten da Espainiako Juan Carlos I erregearen oinetara.

      Ardanzaren disimuluz baina argiro belaunikatzen da. Dantzari batek aurreskua dantzatzen du bisitariaren ohorez eta, ohi denez, txapela botatzen dio omenduari. Juan Carlos I Espainiako erregearen erreflexuek huts egin eta ez du txapela airean harrapatzen. Ardanzak orduan, lekaio eta meneko bizkor, espainiar erregearen oinetara belaunikatu egiten da txapela jaso eta eskuetan emateko.

      Ez jakin espainiarraren erreflexuek behin eta berriz huts egitea hitzartua dagoen. Ez jakin ohorea ezusteko itxuraz mozorrotzeko modu leuna ote den. Baina behin eta berriz agertzen zaigu Ardanza belauniko. Beharbada Espainiako Historiako liburuen geroko edizioren batean Espaniako errege bisigotuen esaldi errepikatua –eta gaur egun nabarmenki faltsua- irudikatzeko izango da: ET DOMUIT FEROCES VASCONES ("eta euskaldun basatiak mendean hartu zituen")?

      Troiako Zaldiaren greziar amarruaren oroitzapenak (sabelean onartzen duen xaloaren hondamendia dakarren oparia) zuhurgabeei zuzendutako ohartarazpen zifratua iradokitu zuen Antzinate klasikoan: greziarren beldur izan behar dugu, opariekin datozkigunean bereziki (timeo danaos et dona ferentes). Jose Antonio Ardanzak ez du esakune hori ikasi. Ez da erne egon, ez dago eta ez da sekula egongo "egungo greziarrek", menperatzaile arrotzek, Euskal Herriari opariak egiteko itxurak egiten dituztenean. El recuerdo de la treta griega del Caballo de Troya (un regalo que encierra en su vientre el desastre para el ingenuo que lo acepta) inspiró en la antigüedad clásica un aviso cifrado para imprudentes: hay que temer a los griegos, sobre todo cuando vienen con regalos (timeo danaos et dona ferentes). José Antonio Ardanza no ha aprendido esa máxima. No ha estado ni está ni estará nunca alerta cuando nuestros "griegos de hoy", los dominadores extranjeros, FINJAN que le hacen regalos a Euskal Herria.

      Jose Antonio Ardanza kolaborazionista hutsa da. Vichyko Frantzian Petain edo Laval zatekeen. Haiek bezala, bere polizia zipaioak, bertako poliziak erabiltzen ditu aberkide borrokalariak justizia arrotzaren esku uzteko. Haiek bezala, bere buruari gezur egin eta atzerritarren nagusitasunari ezin zaiola aurre egin eta "hein batean aske", "hein batean autonomo" eta "hein batean burujabe" izatea nahiago du benetan aske, autonomo eta burujabe izaten saiatu baino.

      Analisi hau idazten ari naizen igande honetan Ardanzari egindako elkarrizketa luze bana argitaratu dira bi egunkaritan (EL MUNDO eta DEIA) (1). Dena bezala irudikatzen dute elkarrizketa tristeok: Euskal Herriaren askatasunaren alde borrokan dihardutenen adorea kikildu nahi duen kolaborazionista. Nazkaz irakurri ditut eta orain dela ia hamahiru urteko oroitzapena ekarri dit gogora.

      1985eko urtarrilaren 24: Ardanza lehendakari hautatu zuten bigarren bozketan, gehiengo soilez, Euskal Autonomi Erkidegoko Legebiltzarrean. Handik hamabost egun baino gutxiagora TIEMPO aldizkariak (1985eko otsailaren 4-10, 143. alea) ondoko izenburua ipini zion lehendakari berriari egindako elkarrizketari:

      "ARDANZA, EUSKADI NORMALTZEKO GERENTEA. Egun gutxitan Carlos Garaikoetxeak egin nahi izan ez zuen guztia egin du Jose Antonio Ardanzak. Sozialistekin hitzartutakoa betez gero, lehendakari berria EUSKADI ESPAINIAKO PUSKA BAT BIHURTU ZUEN PRESIDENTE GISA PASAKO DA HISTORIARA".

      Azken esaldi honetako letra larriak nik ipini ditut. Orain dela hamar urte "La escisión del PNV. EA, HB, ETA y la deslegitimación del Estado español en Euskadi Sur" liburuko azpikapitulu oso bat horri buruz jarduteko adinako garrantzia iritzi nion esaldiari. Ondokoa nioen bertan:

      "EUSKADI ESPAINIAKO PUSKA BAT BIHURTU", horixe da espainolek Jose Antonio Ardanza lehendakariarengandik espero duten betekizun historikoa. Iradokizunez, ondorioz gainezka dago formula hori. Sortu dutenak ez dira (ala bai?) jabetzen Euskadi Espainiako puska bat bihurtu" esateak Euskadi oraindik Espainia ez dela esan nahi duela" (2).

      Nabarmen dirudi Ardanzak ez duela betekizun historiko hura betetzea lortu eta Euskal Herria ez dela oraindik Espainiako puska bat. Ez behintzat BAKETUTAKO puska. Asterix eta Obelixen herriska bezalakoa da behinik behin, EUSTEN DUEN PUSKA. Aitortu egiten du Ardanzak EL MUNDOko elkarrizketan: "Nolabait ere huts egin dudala sentitzen dut 13 urte lehendakari izan ostean, laster 14, biolentziaren barne-arazoa konpontzea lortzen ez dugula eta".

      Oso jakitun da Ardanza bera lehendakari izan zedin (eta egin duen politika egiteko) hautsi egin zutela bere alderdia. Elkarrizketa horretantxe zera dio: "borroka itzelaren seme naiz eta gure alderdiaren zatiketa, hausturaren ondorio". Badaki halaber, aitortu ez arren, zatiketa haren ordain latza ordaindu behar izan zuela EAJk Ardanzak EAEko sasipresidente besaulkitik EAJk Estatutuaren inguruan burutu duen politika saltzaile eta iruzurtia gidatzen zuen plantak egiteagatik eta egiteko. Aipatu bi elkarrizketetan ere antzeman eta igartzen den politika saltzaile eta iruzurtia.

      Ondoko hauek guztiak esan eta aitortzen ditu Ardanzak bertan:

      1. "Nazionalismoak, EAJk ordezkatzen duena behinik behin, ez da estatututista nazionalista baizik";
      2. "Estatutua une historiko honetan hemen eta orain egoki iruditu zaigun bidea da";
      3. "Estatutua une historiko honetan hemen eta orain egoki iruditu zaigun bidea da";
      4. 1979an ezin zutenez independentzia aldarrikatu ("Norena, nola, nola burutzen da hori, inork onartzen ez badizu?") "urrats bat eman behar izan genuen, Estatutuarena";
      5. Estatutuak "ez litzateke izan beharko, oinarrizko lege bat baita";desarrollo";
      6. "Garatzeko oztopoak izaten ari da";
      7. "Estatutu honen garapena ez da zintzoa izan";
      8. Madrilen erantzuna "dantzan ibiliko ditugu, demagun berrogeita hamar urtetan, ahal delarik ehun urtetan, eta bien bitartean irentsi egin beharko dute beste helburu hori" (Estatutua gainditu eta Euskal Herriaren independentzia eta burujabetza lortzearena);
      9. Ezin da "Estatutuaren alternatibarik formulatu";
      10. "Uneotan ez dut egungoa (Estatutua) hobetuko lukeen hitzarmenik egiteko aukerarik, ez baitago behar besteko bat etortzerik".

      Eta guztiz erabakigarri dena: ORAINDIK EZ DELA GERTATU "Madrilek euskaldunok erabakitakoa errespetatuko duela esatea".

      Elkarrizketatzaileetako batek (Mariano Ferrerek) zera esan zion: Galdera.- ETAk gehiengoari entzuteko exijitzen duzu zuk. Baina euskal presoei dagokienez Mayor Orejak ez du euskaldunon gehiengoak eskatu eta Legebiltzarrak berretsitakoa betetzen. Aitzakia gehiagorik ez dagoela esan duzu berriki." Ardanzaren erantzuna: "Ez dago espetxe-politika bestela ez egiteko aitzakiarik". Eta elkarrizketagileak ondokoa erantzun zion: "Aitzakiarik ez, baina bai munduko epe guztiak. Ez du ematen egonarria sekula bukatzen zaizuenik".

      ARDANZAK ORDUAN BERE BURUA SALATU ZUEN, EAJ-REN SALDUKERIA ETA AMORE EMATEA SALATU ERE.

      "Primeran ulertzen dizut, baina, zein da egonarriaren alternatiba? Mendira jo eta ETArekin batera pistolak hartzea? Ez, ezta?"

      Alegia: Ardanzaren alternatiba, EAJren alternatiba, men ematea beste alternatibarik ez izatea da, espainiarren menperatzearen bidegabekeria, iseka, iruzurra eta trufaren pean etsia hartzea.

      Harritzekoa al da, bada, Ardanzak doilorkeriaren izurra izurriz "EZ DAUKAT HB-REN ALDE EZER EGIN BEHARRIK ETA EZ DUT EGINGO" harro-harro esatea.

      Eta honek HBren alde zerbait egin nahi zutela BAZIRUDITENengana garamatza honek.


      Euskal politikako "hirugarren esparru" baten kasua, ez benetako espazioan, ez ziberespazioan, ez irudimenezko espazioan kokatzen ez dena; amerikar kontrainsurgentziarako eskola militarretako ikaskuntza-egitasmoetan eta ikastaroetan irudikatzen dena ez bada.

      Egunez egun sakondu eta nabarmenago egiten da euskal gizartearen eta espainiar gizartearen osaketaren arteko aldea. Hau erakusten digute inkestek egunez egun, baita trukatutakoek ere. Larunbata 13an LA VANGUARDIAk ondoko datuak jasotzen zituen inkesta argitaratu zuen (3):

      1) Espainiar estatuko hamar hiritarretik zazpik (%73) "bidezko deritzo HBko buruzagiei ETAren propaganda-bideo bat emateagatik ezarritako 7 urteko espetxe-zigorrari". 2) Hamar baskongadotik zazpi (%71) "ETAko presoak Euskal Herritik hurbil dauden espetxeetara ekartzearen alde".

      Espainiako Auzitegi Gorenak legezko indar politiko baten zuzendaritza osoa espetxera bidali izanari bidezko irizten dion Espainiar estatuko %73 horretan ez zeuden, noski, Bilbon larunbata 13an manifestazioa eta bi orduko lan uztea deitu eta burutzea erabaki zuten indar sindikaletako buruzagi eta kideak. Ekitaldi biak HBko Mahai Nazionalari 7 urteko espetxe-zigorra ezarri zion epaiaren aurka protesta egiteko. EUSKAL SARE GORRIA analisi- eta informazio-zerbitzu honetako joan zen asteko analisian behar bezala jaso eta txalotutako deialdia hain zuzen.

      Aste honetako aurreneko lau egunetan zehar deialdi horretarako atxikimenduak eta manifestaziora joan eta lan uztean parte hartzeko hitz emateak jazo dira. Horrela bada, osteguneko EGINek ondokoa zioen azalean: "EA eta IUko zenbait ordezkari manifestazioan izango dira. EBB kanpoan geratu da, nahiz eta zenbait zinegotzi jeltzalek mobilizazio bateraturako dei egin duten." Ostiralean Bilbora zergatik joango ziren azaltzen zuten hainbat pertsonen hitzak jasotzen zituen EGINek, besteak beste, Jose María Gorordo, Iniciativa Ciudadana Vascako buruzagia (Bilboko udalean indar handia duen alderdia); Goienetxea Eusko Alkartasunako Bizkaiko presidente eta Bermeoko alkatea, Sabin Intxaurraga EAko parlamentaria, Oskar Matute Ezker Batuko presidentziako kidea, Gipuzkoako EBko koordinatzailea, EBko Ekaitza kolektiboa, etab.

      Mariano Ferrerek eta EHUko bi irakaslek sinatutako artikulu batek HBren aurkako epaiaren kontrako mobilizazioak azaltzen zituen. Honela hasten zen:

      "Giroa prest zegoen zigorra ezartzeko; baina ez zigor "horretarako", eta are gutxiago argudio "horrekin". EBBk berak ere esatekoak esan behar zirela iritzi zion."

      Eta honela amaitzen zen:

      "Alderdiak (EAJ, EA eta EBz ari ziren) deialdiaren alde argi eta garbi ez agertzeak ez du esan nahi ezer gertatzen ari ez denik. Gertatzen ari da eta ona da hori. Larunbateko manifestazioa ideion aurreko aldea da" (4).

      Gertatzen zena zera da: EL MUNDO DEL PAÍS VASCOko ostiraleko ale hori kalera ateratzerako EZ ZEGOELA IADA DEIALDI BATERATURIK.

      ELA sindikatuak ordurako jakinarazia zien bere jarraitzaileei bertan behera uzten zuela deialdia. Nahiz eta ELAko Exekutibako kideen, EHNE nekazari-sindikatu nagusiko arduradunen eta Elkarriko Fernandez eta Aierdi buruzagien arteko eztabaidak luze joko zuen oraindik (ostiral goizaldeko 6etatik arratseko lehen orduak arte). LABeko zuzendaritzarekin eta mobilizazioekin bat egin zuten gainerako sindikatuekin harremanetan egon zirelarik telefonoz. Bilera luze horretako emaitzen artean hilaren 13ko Bilboko manifestazioa eta astelehena 15eko bi orduko lan uztea bertan behera uzten zituen komunikatua dugu.

      Arrazoia? Komunikatu horren arabera ostegun gauean ustez ETAk burututako atentatua. Errenteriko Udaleko Alderdi Popularreko zinegotzi bat Irunen, bizi zen etxearen aurrean hil zuen atentatua alegia.

      Deialdiak bertan behera uzteko komunikatua deialdia egin edo batu zitzaizkienek sinatu zuten: ELA, LAB, EHNE, ESK, EILAS sindikatuek, HIRU garraio-sindikatuak, CCOOko ezker sindikal korronteak eta Elkarrik. Bertan behera uzteaz gain ondokoa zioten:

      "Elkarlanean elkarrizketaren, negoziazioaren, distentsioaren, konponbide demokratikoetan eta justizian oinarritutako bakearen aldeko lan eraikitzaile eta mobilizatzailea jarraitzeko konpromiso irmoari eusten diogu".

      Eta honela amaitzen zuten:

      "Helburu horrekin, aktiboki darraigu deialdiaren leloa lehenbailehen egia bihurtzeko lanean: Konponbidea, Demokrazia Osoa hain zuzen ere".

      Baina komunikatuaren funtsa atentatuari buruzkoa zen, "indarkeriaren ondoriozko heriotze orok bezala" atentatuak eragin zien "astinaldia" aipatzen zuten, "deitzaileek manifestazioa eta lan uztea burutzeko baldintzekin batera ezina" zela esanaz.

      AZKEN HORI (komunikatuaren zati garrantzitsuena) EZ DA EZ GUTXI EZ ASKO ULERTZEN. Manifestazioa ez al zen, bada, HBko Mahai Nazionala espetxeratu zuen epai bidegabearen kontra protesta egiteko deitu, epaiak eragindako Zuzenbidezko Estatuaren arauen urratzea eta askatasunen murrizketarako ezarritako aurrendari larriaren aurka?

      Hala dirudi. Hala dirudi hori esan baitzuten mobilizazioak deitu zituztenek. Eta orduan nolatan aldatu dituzte deialdiaren baldintzak? Epaiaren bidegabekeria berdina zen ostirala 12an, asteartea 9an, asteazkena 10 edo osteguna 11ean, gaur igandea 15a den bezain beste. Zer ikusteko du HBko Mahai Nazionalaren aurkako epaia bidegabea izatea eta ETAk atentatua burutzea?

      Ikus dezagun. Elorrieta jauna, ELAko Idazkari Nagusia, gizon nabarmena da. Interes eta garrantzi handia dauka Elorrieta jauna eta zuzendaritzako kideak Damaskorako bidean zalditik erori izana. Eta 18 urteetan zehar asto itsu, herren eta hortzik gabea saldu izana jasan ondoren, 18 urteetan adarra jo ziezaieten jasan ondoren, iseka egin eta orotariko jukutriak jasan ondoren ETA eta ENAM orain dela 18 urtetik ZUZEN DABILTZALA konturatu izana hain zuzen ere. 1979an Estatutua den horregatixe gaitzetsi zutenetik: azpikeria hutsa, espainiarrek euskaldunoi egindako iruzurra.

      Berriro diot: txalotzekoa da Elorrieta jaunak eta lagunek hain sinesberak izanagatik eta espainiarren ziria irentsi izanagatik damu hartzea, 18 urte behar izan dituzten arren. Kristauek diotenez (gutxi gora behera): poz handiago ematen du damutzen den bekatari batek bekatu egin gabe eusten dioten 99k baino… eta abar.

      Baina hori gauza bat da eta beste bat Elorrieta jaunak dituen kide eta bozka sindikal guztiengatik harropuztuta bere nahierara egin eta desegin dezakeela uste izatea.

      Beste gauza bat da "ETA sobera dago eta enbarazu egiten du" ergelkeria esatea. Ehundaka mila euskaldunek (hiru eta bost artean) uste, sentitu eta aldarrikatzen dutenaren alderantzizkoa. Elorrieta jauna oker egon den 18 urte horietan asmatu duten horiexek hain zuzen ere.

      Arazoa hauxe da: ez ote zaio Elorrieta jaunari euskal "hirugarren erremua" den maria txarreko "txiriaren" usaina burura igo. Amerikar taktika kontrainsurgenteen zerbitzariek, Elkarrik alegia, eragindako usaina.

      Euskal Herrian hirugarren eremu bakarra dago: ETAren Alternatiba Demokratikoarena. ETAren eta ENAMen helburu programatikoen (Euskal Herriaren independentzia eta Ekoizpen modu Kapitalistaren suntsiketa, Errepublika sozialista batekin komunismorako bideari ekiteko) eta espainiar helburu asimilazionisten arteko hirugarren eremua, topagunea. Euskal Herriari bozka eman eta geroa erabakitzen uztean oinarritutako topagunea.

      Horixe da benetako eta posible den "hirugarren eremu" bakarra. Gainontzekoak espainiar telebistak larunbata 13an Donostiako kaleetan zenbatu zituen ehun milatik gorako haiek bezain irreal eta ametsezkoak dira.


      Frankismoa berriz ere telebistan eta prentsan agintzen eta gezurretan. Manifestari kopuruen faltsuketa lotsagabea berriro ere.

      Jakin beza irakurleak EUSKAL SARE GORRIko zerbitzu honetako analisiek zipaioengan eragin dutela harropuzkeriatan esatear egon naizela (argiro eta ez orain ari naizen era bihurrian). Tentaldi horren funtsa hauxe da: badirudi Ertzantzako bururen batek JULIAZOa irakurri duela (Euskal Herrian aurtengo uztailan gertatutakoari buruzko hileroko analisia). Izan ere, Ertzantza Ajuria Eneko Itunak Donostian larunbata 13an deitutako manifestazioan bildutakoak zenbatzerakoan "jakinarazi zuen manifestazioak 1,5 kilometro luze eta 20 bat metro zabal zuela eta metro karratuko zegoen manifestari kopuruaren arabera 50.000 lagun inguru bildu zirela kalkulatu zuen" (5). JULIAZOAn Bilbon ETAren aurka bildutako milioi erdi manifestari ezinezkoa neurtzeko erruz erabili nuen kalkulu-sistema hain zuzen ere. Eta larunbat gauean, 21.00etako Teleberrian ETBk erabiliko zuen sistema berbera, 1.500 kilometro luze bider 20 metro zabal argi aipatuz bildutakoak hirurogei mila izan zirela frogatzeko.

      Irakurri egin nautelako ala ez, pozten nau Ertzantza manifestari kopuruak neurtzeko zentzuz jokatzen hasi izana. Dena den, ez nator bat metro karratuko zenbatu zituen manifestari kopuruarekin. Bi ordu luze izan nintzen larunbat arratsean telebistaren aurrean katea batetik bestera manifestazioaren emanaldiak ikusten. Eta ez nuen metro karratuko horrenbesteko jende kopurua ikusi une eta gune gutxi batzuetan izan ezik (Kontxako ibilbidetik ateratzean, esaterako). Hortaz, manifestari kopurua hurbilago egon zen 30.000tik Ertzantzak zenbatutako 50.000tik baino.

      Antena 3 30.000 manifestariz mintzatu zen. Eta EFE Agentziak ere 30.000 aipatu zituen manifestazio hasieran. Radio Nacional de Españan manifestazioari buruz solasean ari ziren Franco-kumeen haserre barregarria eraginez. Zuzenean eta mikrofonoa zabalik protesta egin baitzuten kopuru horien aurka. Zuzentzeko exijituz, bakarrik manifestazioaren zati bati buruzkoak zirela azal zedila. Ezinezkoa baitzen EHUN MILA LAGUN BAINO GUTXIAGO EGOTEA.

      "Ezin" espainiar Gobernuan aurretiaz finkatutako gutxieneko ehun mila lagunen kopuru hori baino gutxiago egon. Horregatik 18.20etan "Ehun mila lagunetik gora Donostiako kaleetan barrena…" titulu gezurtia irakur zitekeen EL MUNDOko (http) edizio telematikoan EUROPA PRESSi eta EFEri egotzitako albiste bati buruz eta ondoko esaldi xelebrearekin hasten zena: "Ehun mila lagunetik gora, HASIERAKO KALKULUEN ARABERA…".

      HASIERAKO KALKULUEN ARABERA hitzak azpimarratu egin ditut ez dutelako inongo koherentziarik (hasierakoak manifestazioa bukatzear zegoenean?, hasierakoak hasiera-hasieratik erabakita zeudelako?) eta hitzez hitz errepikatzen zirelako LA VANGUARDIAren edizio telematikoan .

      Gobernuaren aginduz asmatutako ia ehun mila lagun horiek otzan-otzan errepikatu zituzten Televisión Españolako gaueko bederatzietako albistegian. Igandean Espainiako egunkariek beren azaletan eta barrualdean agerian utzi zuten berriro ere beren ezintasun eta elbarritasun profesionala, frankismotik zahartzaroko gaixotasun, Francoren diktadurako ondorio sendagabe duten errealitate politikoaren faltsuketa lotsagaberako joera gaindiezina. Berriro eman baitzituzten bat ez etorri ezezik hurbildu ere egiten ez ziren manifestari kopuruak. Batzuek besteen BIKOITZA esateraino desberdintzen ziren kopuruak alegia.

      Horrela bada, El Periódico de Catalunyak Ertzantzak zenbatutako 50.000 lagunak aipatzen zituen, DEIA jeltzalearentzat "Udaltzaingoaren arabera 50.000 lagunetik gora" zirelarik. EL PAÍS, LA VANGUARDIA, EL HERALDO DE ARAGÓN eta EL DIARIO DE NAVARRAk, berriz, "60.000 lagun inguru" bildu zirela esan zuten, azken biek "50.000 eta 60.000 bitartean" zehazten zutelarik testuan.

      Diario de Noticias egunkari nafarrak gehiegikeriaren eta asepsia DESINFORMATIBOaren markak hautsi zituen lehen orrialdean ondoko gezurra argitaratuz: "DENOK ETA-REN AURKA. Inoizko manifestaziorik handiena bizi izan zuen atzo Donostiak, milaka eta milaka lagunek (50.000 eta 100.000 bitartean iturrien arabera)…". Albiste gisa kopuru bat eta bere BIKOITZA ematearen zentzugabekeria zuritzen zuen6. orrialdean:

      "EFE Agentziak 50.000tik gora bildu zirela (manifestazioan) esan zuen Poliziako iturriak aipatuz. EUROPA PRESS, OTR/Press eta RADIO NACIONALek berriz 100.000 inguru zeudela.

      Eta esanahi politiko nabarmena du horrek, izan ere, larunbata 14ean Televisión Españolak 15.00etako albistegian eutsi egiten baitzion "ehun mila lagunetik gora"-ko gezurrari. Telebista horretako erredaktoreek bazekiten halere prentsa gehienak kopuru horren erdia edo erdia baino gehixeago aipatzen zuela. Esanahi politikoa duela diot agerian uzten duelako Espainiako gobernuari (TVE kontrolpean duena) ez zaiola ardura prentsak telebistak emandako berriak gezurtatzea, bai baitaki bere mendeko alienatuen arteko lau bosten ez direla prentsa irakurriz "informatzen", baizik eta telebistaren bidez.

      Manipulazio lotsagarri honek eta espainiarrei eragindako alienazio horrek ez du ezkutatzen Donostian milaka lagunek (hogeita hamar berrogei mila inguru) ETAren aurka manifestazioa burutu izana. Oso gutxi izan ziren Ajuria Eneko Ituneko alderdi guztien deialdi BATERATUA eta irrati guztiek batek izan ezik (EGIN Irratia) eta egunkari guztiek bik izan ezik (EGIN eta Egunkaria) bultzatutako deialdia izateko. Esan eta nabarmendu egin beharra dago. Baina ahaztu gabe PPko espainiar gobernuaren errepresiorako estrategia berriak ETAren aurka hogeita hamar berrogei mila lagun inguru biltzea lortzen duela. Ondorio politikoak dituen gertakari politikoa baita hori.

      Besteak beste PSOEren Baskongadetako Idazkari Nagusiak, Nicolás Redondo Terrerosek, ETA eta ez Madril edo gobernu zentrala dela Euskal Herriko biztanleei beren geroa aske erabakitzen uzten ez dien bezalako gezur eta ergelkeria nabarmena esateko ondorioa izatea. Eta Espainiako egunkariek (6) baieztapen hori sinesgarri bailitzan argitaratzekoa. Espainiar Konstituzioaren 8. artikuluarekin errotik kontraesanetan dagoena (Europako Konstituzioen arteko kasu bakarra) eta honela dioena: "Indar Armatuek, Lurreko Gudarosteak, Armadak eta Aireko Gudarosteak osatuak Espainiaren burujabetza eta independentzia, lurralde batasuna eta konstituzio-ordenamendua bermatzeko betekizuna dute".

      Edota EL PAÍSeko artikulugile batek ondokoa esan ahal izateko ondorioa: "PP da euskaldunak ETAren bortxaren aurka moralki gida ditzakeen alderdi bakarra. Euskaldun gehienek Mayor Orejaren alderdiari bozka eman behar diote bada" (7).

      Eta, bestelako ondorio politiko gisa, Ajuria Eneko Ituneko alderdiek Donostian larunbata 13an ETAren aurka deitutako manifestazioan bildutako hogeita hamar berrogei mila inguru manifestariek Mahai Nazionalari ezarritako espetxe-zigorraren aurka protesta egiteko hilaren 27, larunbaterako manifestazioan kopuru hori gainditzeko pizgarri izan da ENAMen.

      Eta gainez egiteraino beteko dituzte Bilboko kaleak. ENAMeko jendea ez baita arrotzekin fido. Opariekin edo torturekin etorri ala ez.

      Justo de la Cueva


      (1) (J.C. Ibarra et alii: ENCUENTROS EN DEIA: Jose Antonio Ardanza. "Indarkeriak abertzaleon arteko eztabaida kutsatu eta elkarrengandik urrunarazten gaitu", in DEIA, 1997ko abenduaren 14, erdiko gehigarria, I-IV orrialdeak. Mariano Ferrer: Jose Antonio ARDANZA. Lehendakari. "Itzela litzateke, baina batzuetan badirudi Mayor Orejak arrazoi duela"; in EL MUNDO DEL PAÍS VASCO, 1997ko abenduaren 14 igandeko alea, 14-16 orrialdeak.

      (2) Justo de la Cueva: La escisión del PNV. EA, HB, ETA y la deslegitimación del Estado español en Euskadi Sur, Txalaparta, Bilbo, 1988, 198. or.

      (3) LA VANGUARDIA: "Espainiarrek indultoak eta ETAko presoen hurbilketa gaitzesten dute. Galdekatutako lautik hiruk bidezko deritzote HBko zuzendaritza espetxean izateari", 1997ko abenduaren 13ko alea. Interneteko edizio telematikoa.

      (4) Mariano Ferrer, Pedro Ibarra eta Ramon Zallo: Ideas que avanzan, in EL MUNDO DEL PAÍS VASCO, 1997ko abenduaren 12, ostirala, 10. or.

      (5) Ikus Egin: Miles de personas en Donostia, 1997ko abenduaren 14 igandean, 13. or., lehen zutabea, hirugarren paragrafoa.

      (6) EL MUNDO DEL PAÍS VASCO: Redondok dio "ETA dela etorkizuna aske erabakitzen uzten ez duena", 1997ko abenduaren 15, 10. or. Manu Rueda: PSEk dio "ETA dela eta ez Madril" gizarteari "etorkizuna erabakitzen uzten" ez diona, EL CORREO ESPAÑOL, 1997ko abenduaren 15, Interneteko edizio telematikoa.

      (7) Enrique Gil Calvo: Colaboracionismo, en EL PAIS nº del 15 de diciembre de 1997, tomada de su edición telemática en Internet.

      ASTEROKO AZTERKETA ETA INFORMAZIO ZERBITZUA Hasierako orrira